EUSKADIREN ETA IRANEN ARTEKO PARTIDAREN GAINEKO AZALPENAK EUSKADIKO

EUSKADIREN ETA IRANEN ARTEKO PARTIDAREN GAINEKO AZALPENAK EUSKADIKO
LEHENDAKARITZA KANPO HARREMANETARAKO IDAZKARITZA NAGUSIA EUSKADIREN EUROPAR BATASUNEKO
ZORIONAK DEBAKO EAJPNV 100 URTE DEBA HERRIKO ETA EUSKADIREN




Euskadiren eta Iranen arteko partidaren gaineko azalpenak

Euskadiren eta Iranen arteko partidaren gaineko azalpenak


Euskadiko futbol selekzioak eta Iranekoak abenduaren 23an jokatu behar zuten partida bertan behera geratu ostean azalpenak eman gura ditu Euskadiko Futbol Federazioak:


  1. Euskal Kirolaren Legeak agintzen legez Administrazioak utzitako lanak betetzen ditu EFF

Euskadiko Futbol Federazioaren iritziz EUSKADI da selekzioa egokien ordezkatzen duen izena: legearen aurrean zein historia aintzat hartuta euskal selekzioa ordezkatzeko izenik aproposena dela iritzi diogu. 1937tik selekzioak izan duen izena da eta federazioa sortu zenean izen berbera hartu zuen. Bestalde, arlo politikoan, erakundeetan eta gizartean adostasun gehien sortzen duena da.

Beste izen batek ez luke adostasun, ordezkaritza eta aurrera egiteko aukera berbera emango.

  1. EFFren lehentasuna da “ofizialtasunaren” alde lan egitea

Ofizialtasuna lortzeko zeresana duten erakundeetan (FIFA, UEFA, Espainiako Futbol Federazioa…) zalantzak sortzea kaltegarria da aurrerapausuak ematerako orduan.


Selekzioaren partidak jokatzen direnean eskatzen dena eta bere inguruan egiten diren aldarrikapenak bereizi egin behar direla uste dugu. Ekimen guztiak nahastea negatiboa dela uste dugu.


Oztopo eta zailtasun ugari izan arren, egungo zuzendaritzak makina bat partida antolatu ditu 2005ean Federazioaren ardura hartu zuenetik.


Bestalde, sarri adierazi dugu neurketak antolatzeko izandako oztopo, zailtasun eta laguntza ezak areagotu egiten dituela zailtasunak.


Hau da antolatu ditugun partiden zerrenda:


2005

EUSKADI-CAMERUN

2006

EUSKADI-WALES

EUSKADI-SERBIA

EUSKADI-KATALUNIA (Aro modernoan etxetik kanpo antolatu zen lehen partida)

EUSKADI-ARGENTINA (Emakumezkoak)

IRLANDA-EUSKADI (Amateurrak)

EUSKADI-IRLANDA (Amateurrak)

2007

VENEZUELA- EUSKADI (70 urte eta gero)

ARGENTINA-EUSKADI (Emakumezkoak)

EUSKAL HERRIA- KATALUNIA

2008

EUSKADI-TXILE (Emakumezkoak)

HEGO KOREAKO TORNEOA (15 urtez azpiko Euskadi)


Partida hauek antolatzeko Espainiako Futbol Federazioaren baimena izan dugu (Kataluniak ere bai). FIFAren egutegian jokatzeko ezinbestekoa da erakunde horren baimena.

Halaber, Kataluniarekin batera “Nazioarteko Torneo” bat antolatzeko asmoa geneukan. Torneo horretan maila oneko selekzioak parte hartzea espero genuen. Txapelketak Nazioarteko Torneo maila izateko eskaera egin genion UEFAri.


Bestalde, nazioarteko futbol erakundeak lagatzea ez litzateke egokia izango. Alboratuak geratuko gineteke. Gure inguruan erreferentzia izaten jarraitu behar dugu.


3-Arlo ekonomikoa

Antolatutako lagunartekoetan eskuratutako irabaziak bi zatitan banatu dira. %50 Euskadik beheko mailetan duen 12 selekzioetara bideratu da. Beste erdia, berriz, euskal futbola osatzen duten taldeei laguntzeko erabili da. Dirulaguntza horiek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako federazioek banatu dituzte.


2005 urtetik 780.000 euro banatu dira. Bestalde, Euskadiko federazioak ahalegin handia egin du erakundeetatik eskuratutako dirulaguntzaz gain bestelako diru sarrera lortzeko.

Lehen aipatu moduan partiden inguruan sortutako zalantzak eragina izaten dute dirulaguntzak eskuratzerako orduan.


Jokalariekin egindako azken bilera:


Hauek izan ziren partida jokatu ahal izateko jokalariei egin genien proposamena –Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak ere hartu zuen parte bileran-:

  1. Euskadiko Federazioan zuzendaritza eta batzar berria osatu ostean ezohiko batzarra antolatzeko konpromisoa. Batzar horretan erabakiko luke euskal futbolak zein izen jarri selekzioari.

  2. Jaurlaritzako kirol zuzendariak bileretan, lanean eta baliabideak eskainiz laguntzeko konpromisoa hartu zuen.

  3. Neurketa Euskadi izenarekin jokatzea. Baina sarreretan, elastikoetan… “Euskal Herria, “Pays Basque”, “Basque Country” eta Zapiak Bat ezkutua eta Federazioaren logotipoa eramateko proposamea egin zitzaien.


Proposamen hauekin pentsaera ezberdin guztien eskariak asebetetzea espero genuen.


4-Jokalariek “Euskal selekzioa” izenarekin jokatzea proposatu zuten.


Aurrez azaldutako arrazoiak tarteko ezezkoa erantzun genuen. Ordezkatzen duen herriaren izena ez daraman selekzioarik ez dago. Horregatik, euskal futbolaren batzarra egin arte izen historikoa mantentzea erabaki genuen.

Mahai gainean jarritako proposamenekin partida jokatzeko aukera izango zela uste genuen. Erabat ados egon ez arren, jokalariek gure proposamena onartuko zuten irudipenarekin amaitu genuen bilera. Zoritxarrez ez zen horrelakorik gertatu.


Ondorioak


Lehenengo eta behin tamalgarria iruditzen zaigu egoera onetara ailegatu izana.

Bigarrenez, EFF-k barkamena eskatu gura du egin dituen okerregatik. Gogo eta interes faltarik ez du izan, ordea.


Hirugarrenez, urtetik urtera neurketak antolatzea gaitzagoa dela adierazi gura dugu. Boikotak, presioak… ez da samurra izan egoera ezberdinei aurre egitea.


Laugarrenez, gure selekzioa eta herria mundu mailan ordezkatua egoteko ahalegina egin dugula uste dugu.


Dena dela, partida ez jokatzeak sortu digun etsipen eta zorra onartu eta lehen aipatu helburuak lortze aldera lanean jarraitu behar dugula iritzi diogu.


EFFren ustez futbolak galdu du. Euskal futbolak galdu du.



EUSKADIKO FUTBOL FEDERAZIOA






Tags: arteko partidaren, arteko, euskadiren, euskadiko, gaineko, partidaren, iranen, azalpenak