I UEUK HIRU NOBEDADE AURKEZTUKO DITU DURANGOKO AZOKAN

astesanturako%20nobedadeak
I UEUK HIRU NOBEDADE AURKEZTUKO DITU DURANGOKO AZOKAN





IKASTURTEAREN INAUGURAZIOA:

II UEUK HIRU NOBEDADE AURKEZTUKO DITU DURANGOKO AZOKAN



UEUk hiru nobedade aurkeztuko ditu Durangoko azokan



Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) hiru nobedaderekin dator aurtengo Durangoko Liburu eta Disko Azokara. Kalkulu diferentziala, 1936ko Gerra eta giza eta gizarte-zientzietako artikuluak dira argitalpen berrien gai nagusiak. UEUk unibertsitate mailako 10 liburu argitaratzen ditu urtean, eta 330 izenburu baino gehiagorekin, erreferentziala bilakatu da esparru honetan. Nobedade hauek eta beste argitalpen guztiak erosteko aukera ere badago Internet bidez www.ueu.org helbidean.




Kalkulu diferentziala eta integrala (2.argitaraldia)

Egilea: Patxi Angulo eta beste

17 x 24 cm

1,114 orrialde

Prezioa: 45 € (UEUko bazkideek 31,50 €)


N. Piskunov-en Kalkulu Diferentziala eta Integrala lanaren euskarazko bigarren bertsioa da. Analisi Matematikoaren oinarrizko gai klasikoak agertzen dira lan honetan. Horrek handitzen du liburu honen balioa; izan ere, ingenieritzako ikasketa eta zientzia-lizentziatura guztietan erabilia izateko parada eskaintzen du.


Bigarren bertsio honi buruz esan, lehenengo bertsioarekin alderatuz, aldaketa asko egin direla, bai akats tipografikoak ezabatuz, bai euskararen eguneraketak sartuz, bai itzultzaileen testuak bateratuz, eta estiloa zainduz. Hori dena liburu hau ikasle euskaldunen artea ere klasiko bihurtzeko asmoz.




1936ko Gerra Euskal Herrian: historia eta memoria

Egilea: Mikel Errazkin Agirrezabala eta juantxo Agirre-Mauleon

17 x 24 cm

422 orrialde

Prezioa: 26,00 € (UEUko bazkideek 18,20 € )


Gaur Gerrak bortizki eta iraunkorki markatu zuen bai zuzeneko eta zeharkako protagonisten memoria bai eta beraien ondorengoena eta etorkizuneko belaunaldiena ere. Izan ere, Euskal Herrian urtebete inguruko borroken basakeriari berrogei urteko frankismo-aldiko errepresio latza gehitu zitzaion, urte horietan izu

instituzionalizatuak eta indarkeria politikoak (hainbat motatakoa: jazarpenak, atxiloketak, fusilatzeak, kartzelak eta kontzentrazio-zelaiak, tortura, gosea…) garaituen azpiratzeak eta umiliazioak, eta garaileen memoria-politikak sufrimendu gehiago eransteaz gain, gerrak eragindako zauri psikologiko sakonak areago ere ireki baitzituzten.

Nazioarteko zuzenbidearen arabera, gizateriaren aurka jazotako jazarpenen biktimek egia jakiteko, justizia lortzeko eta konponketa jasotzeko eskubidea dute. Argitalpen honen bidez, diziplina ezberdinetan diharduten ikerketa-zentro eta esparru ezberdinetako adituen bidez egiaren ezagutza metodologia zientifikoz helarazi eta memoria historikoaren berreskurapena jorratzeko maneiatu beharreko metodologia ere eskaintzen dira. Gure arestiko historiarekin daukagun zorra kitatu eta biktimen memoria duintzeaz gain, gaian interesa duenarentzat erreferentzia baliagarria helaraziz.



UZTARO 70. Giza eta Gizarte-Zientzien aldizkaria

17 x 24 cm

154 orrialde

Prezioa: 7 €


Artea eta industria-ekoizpena. Objektu artistikoa eta egunerokotasuna.

Amaia lekerikabeaskoa Gaztañaga


Landa-garapen politika eta ingurumenarekiko harremana Euskal Autonomia Erkidegoan (1992-2008)

Iker Etxano gandariasbeitia


Fisikan eta teknologian erabili beharreko adierazpen matematikoetarako nazioarteko arauak euskarara egokitzeko gomendioak

Jose Ramon Etxebarria Bilbao


Komunikazio-emozionala: hersturari aurre egiteko komunikatzaileentzako trebakuntza-programa baten efektuak

Jon Murelaga, Gotzon toral, Irene García, Pedro Barea eta Ignacio Cea


Immigrazioa eta gutxiengo kulturalak: etorkinen irudikapenak eta gizarte eta komunitatearen partaidetzarako hausnarketak

Ainara Arnoso, Edurne Elorriaga, Cristina Martínez-Taboada eta Ander Rico


Euskal AHT: iritzi sozialen argitzaileak

Andoni Eizagirre eta Iñaki Iurrebaso


2008ko giza eta gizarte-zientzietako doktore-tesiak

Mª Jesús Aranzabe eta Maria Isabel Elorza


Liburu aipamenak. Quousque Tandem...! Euskal arimaren ulerkera estetikorako saioa (Amador Vega eta Jon Ecevarria).

Isusko Vivas Ziarrusta



ARTEKALEKO 88. MAHAIAN TOPATUKO GAITUZU!

Prentsa-harremanetarako: Idoia Torregarai / 629 48 24 74 / [email protected]





Tags: aurkeztuko ditu, aurkeztuko, nobedade, azokan, durangoko