EUSKARAZ BIZI NAHI DUT FILM LABURREN LEHIAKETA 2013 HELBURUA

4ERLZEHEST01 FALTA DENA EUSKARAZ JAR EZAZU 1 ME
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAN EUSKARAZ IRAKASTEKO GAITASUN AGIRIA ESKURATZEKO ARAUTEGIA
EUSKARAZ BIZI NAHI DUT FILM LABURREN LEHIAKETA 2013 HELBURUA

EUSKARAZ SOZIALIZATZEKO UDAL ETA KUADRILLEN DIRULAGUNTZA ESKAERA 2021 SOLICITUD
EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE ETA IKTEN DIRULAGUNTZA ESKAERA IRABAZI ASMORIK GABEKO
EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE ETA IKTEN DIRULAGUNTZAREN KONTU ERRAZTUA IRABAZI ASMORIK

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT FILM LABURREN LEHIAKETA

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT FILM LABURREN LEHIAKETA 2013 HELBURUA


EUSKARAZ BIZI NAHI DUT

film laburren lehiaketa

2013





HELBURUA


Film laburren bidez euskaraz bizitzeko nahia irudikatzea da lehiaketa honen helburua. Izan ere, lehiaketa hau Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatzen da eta lehiaketara aurkezten diren lanek dinamika honi ekarpena egingo diote ikus-entzunezko alorretik. Bigarren edizio honetan DONOSTIAKO ZINEMALDIArekin indarrak batu ditugu euskaraz bizitzeko nahia hedatzeko eta lanik onenak Zinemaldiaren egitarau ofizialean eskainiko dira.



GAIA


Mundua mugi dezaketen pentsamenduak daude. Errealitateak desberdinak izan daitezen eragiten duten pentsamenduak daude. Ez dago portaerarik aldez aurretikako pentsamendurik gabe. Portaera aldaketa pentsamendu aldaketa da. Pentsatzen duguna gara. “Euskaraz bizi nahi dut” pentsatzera iristen garenean bihurtzen gara euskararen normalizazioaren aldeko eragile. Benetan euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin dugunean irabazten dugu gure hizkuntzarentzat garrantzitsua den plaza bakarra, gure gogoaren plaza.


Euskaraz bizi nahi duen jendeak, ordea, oztopoz beteriko bidea aurkitzen du. Nahia eta ezina batera datoz maiz. Ezintasunak pentsamenduari ere eragiten dio eta borroka horretan bizi da euskalduna, Sisiforen antzera harria jasoz eta etengabe gora eginez berarekin.


Film labur txapelketa honen bitartez honako eduki hauek landu eta hedatu nahiko genituzke:



Film laburrerako ideia hauetako edozein hautatzen ahal da. Zinegilea librea da nahi duen generoa erabiltzeko beti ere, euskaraz bizi nahia goraipatua den bitartean.




LANEN IRAUPENA


Lehiaketa honetan film laburrak soilik onartuko dira eta ondorioz aurkezten diren lanek film laburren iraupen estandarretara mugatu beharko dute: http://eu.wikipedia.org/wiki/Film_labur



LANEN EZAUGARRIAK


Aurkeztutako lanen formatuari dagokionez, masterrak gutxienez 1920 x 1080p (Full HD) erresoluzioan egon beharko du eta konprimitu gabeko formatuan (mov, mpeg...). Lanak guri helarazteko ordea, interneterako edozein formatu onartuko da (mov, mpeg, flv, wmv…) eta gutxienez 1280 x 720p erresoluzioa (HD Ready).



BIDALI BEHARREKOA


Lanak guri helarazteko, filma interneteko plataformaren batera igo behar da (Vimeo, Youtube, Daylimotion…) eta lortutako lotura edo url-a ondorengo helbidera bidali [email protected] loturarekin batera egilearen datu pertsonalak zehaztuz (izen abizenak, telefonoa eta helbide elektronikoa). Filma antolatzaileok soilik ikusteko moduan egon beharko du aipatutako plataforma horietan, alegia, ez da edonork ikusteko moduan egongo.



LIZENTZIA ETA HEDAPEN ESKUBIDEAK


Aurkeztutako lanak beste edozein lehiaketa edo zinemalditara aurkeztu ahal izango dira. Kontseiluak beretzat gordetzen duen eskubide bakarra lan horiek guztiak hedatzeko eskubidea da.



LANAK AURKEZTEKO EPEA


Lehiaketaren aurkezpena ekainaren 20an egingo da eta egun horretan bertan zabalduko da lanak bidaltzeko epea. Epe hori ia hiru hilabetez luzatuko da eta ondorioz irailaren 15a izango da lanak bidaltzeko azken eguna.



EPAI MAHAIA


Lan irabazleak hautatuko dituen epai mahaia arloko profesionalek eta Kontseiluko idazkari nagusiak osatuko dute.





SARI BANAKETA


Sari banaketa Donostiako zinemaldiaren baitan egingo da, irailaren 26an, Donostian. Bertan jakinaraziko da epai-mahaiaren erabakia eta bertan proiektatuko dira lan irabazlea zein jasotako lanik onenak.



SARIAK


Sari bakarra banatuko da. Lanik onenari 2.000 euroko saria emango zaio eta lana Donostiako zinemaldian proiektatzea. Gainerako lan onenek ez dute diru-saririk jasoko baina irabazlearekin batera zinemaldian proiektatuak izango dira, ordu bat iraungo duen emanaldian.



ANTOLATZAILEA


Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua da Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketaren antolatzailea.



EUSKARAZ BIZI NAHI DUT FILM LABURREN LEHIAKETA 2013 HELBURUA


Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain (Gipuzkoa). Tel. : +34 943 59 12 00 Faxa: +34 943 59 30 51 e-posta: [email protected]

Martzelo Zelaieta, 75

U3 eraikina, 14. bulegoa

31014 Iruñea (Nafarroa)

1, Arsenal plaza

64100 Baiona (Lapurdi)

Pedro Asua kalea, 27- behea

01008 Gasteiz (Araba)

Industrialde Poligonoa Alkaiaga

Banarta kalea, 6

31770 Lesaka (Nafarroa)

Luzarra, 10

48014 Deustu (Bizkaia)



EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGO BERRIA PAPEREAN ETA SAREAN HAUR ETA
EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA MUSIKA LIBURUAK INFORMATIKA ALDIZKARIAK ALDIZKARIAK FILMAK
G262C ADITZIZENA “T(Z)EA” IZENDEITURAK (NOMBRE Y APELLIDOS) EUSKARAZ


Tags: euskaraz bizi, da euskaraz, laburren, lehiaketa, helburua, euskaraz