DONOSTIA SAN SEBASTIAN 1 – 01010 VITORIAGASTEIZ TFNO

AYUNTAMIENTO DONOSTIA SAN SEBASTIÁN AL EXCMO SR
AYUNTAMIENTO DONOSTIA SAN SEBASTIÁN {0AL EXCMO SR
1 GRUPO POLÍTICO IRABAZI DONOSTIA TALDE POLITIKOA IJENTEA 1

7ª ASAMBLEA HISPANOPORTUGUESA DE GEODESIA Y GEOFÍSICA DONOSTIA –
ALKATETZA I JENTEA 1 – 20003 DONOSTIA TEL 943481005FAXA
ANOETAKO PASEALEKUA 5 20014 DONOSTIA TLF 943 45

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tfno. 945 01 92 51 – Fax 945 01 93 01 - E-mail: [email protected]

OSASUN SAILA

Osasun Sailburuordetza

Osasun Finantziazio

eta Kontratazioko Zuzendaritza

DEPARTAMENTO DE SANIDAD

Viceconsejería de Sanidad

Dirección de Financiación

y Contratación Sanitaria

ARAUBIDE OROKORRA: 2003/3

GAIA: Beren asistentzia sanitarioa Osasun Sailaren aldetik segurtatua daukaten herritarren mantenu, ostatu eta garraiobide ez sanitarioen bidezko lekualdatze gastuetarako laguntzen erregulazioa.

_______________________________________________________________

Osasun Sailak, dohainik, laguntza ekonomiko batzuk eman izan ditu dieta gisa, mantenu/ostatu eta garraiobide ez sanitarioen bidezko lekualdatzeetatik eratorritako gastuengatik, hala eskatzen zuten herritarrentzat beren bizilekutik urrutiko osasun zentroetan asistentzia sanitarioa eman zitzaielako. Laguntza horiek emateko irizpideak Osasun Finantzazio eta Kontratazioko Zuzendariaren uztailaren 19ko 4/2002 araubide nagusian jasotzen ziren, hots, beren asistentzia sanitarioa Osasun Sailaren aldetik segurtatua daukaten herritarren mantenu, ostatu eta garraiobide ez sanitarioen bidezko lekualdatzeetatik eratorritako gastuengatiko laguntzen erregulazioari buruzko araubidean. Halere, araubide horretako irizpideak, berau indarraldian egoten hasi zenetik benetako egoeretara aplikatzean, hainbat alderdi agertuz joan dira, edo araubidean jasoak ez zeudenak edo beren idazkerari dagokionez hobetu zitezkeenak. Horregatik, laguntza hauek garraiobide ez sanitarioen bidezko lekualdatzeetatik eratorritako gastuengatik eta mantenu eta ostaturako dietetarako laguntzak gaur egungo errealitate sozio-sanitariora hobeto egokitu daitezen lortzeko helburuaz, hartu dugun esperientziak gomendatzen digu, azaroaren 6ko 268/2001 Dekretuak, Osasun sailarena eta egitura organiko eta funtzionalekoak, esleitzen digun eskuduntzaren indarrez, ematen ditugu ondoko

JARRAIBIDEAK

Lehenengoa: Araubide honen eremuan barne hartzen dira asistentzia sanitariorako eskubidea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren aldetik segurtatua daukaten Euskal Autonomia Erkidegoko herritar guztiak.

Bigarrena: Asistentzia sanitariorako eskubidea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren aldetik segurtatua daukaten herritar hauek eskatu ahal izango dituzte laguntzak mantenu/ostatu eta garraiobide ez sanitarioen bidezko lekualdatzeetatik eratorritako gastuetarako, baldin asistentzia hori lortzeko Euskadiko Sistema Sanitariotik kanpo dauden osasun zentroren batera lekualdatu beharra badaukate.

Hirugarrena: Aseguratuari laguntza ekonomikoa emateko mekanismoa gastuen ordainketa izango da. Gastuen ordainketako espedientearen ebazpena aldekoa izango bada, derrigorrezkoa da dirulaguntza eskatzen den gastu horiek justifikatzen dituen behar besteko dokumentazioa eta dagokion asistentzia ziurtagiria helburu zentroak izenpetua.

Laugarrena: Pazienteen mantenu eta ostatu gastuetarako laguntzak.

4.1. Laguntzak emateko baldintzak honako hauek izango dira:

4.1.1. Pazienteak behar duen asistentzia prozedura ez da eskura edo erabilgarri egongo kasuak eskatzen denboran edo era egokian Euskadiko Sistema Sanitarioko asistentzia eskaintzan.

4.1.2. Lekualdatzea Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpoko asistentzia zentro batera izango da eta, gutxienez, 120 km-ko distantzia geografikoa edukiko du, joatea eta itzulera kontatuz.

4.1.3. Asistentzia sanitarioa Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko fakultatiboren batek aldez aurretik indikatua izango da, edo Osasun Sailak hitzarturiko eta dagokion Lurralde Zuzendaritzak baimenduriko zentroren batek, Osasun Sailburuordearen 2002ko uztailaren 16ko ebazpenaren arabera, zeinean zehazten baitira Euskadiko Sistema sanitariotik kanpoko asistentziara sarbidea edukitzeko irizpideak eta aktuazio protokoloak gauzatzeko araubidea.

4.1.4. Pazientea helburu zentro sanitariora lekualdatzeak gaua eman beharra suposatuko du.

4.2. Laguntzaren zenbatekoa hau izango da:

Gehieneko globala 42 euro/egun, gehienez 30 euro izango direlarik ostaturako eta 12 mantenurako.

Bosgarrena: Laguntzaileen ostatu eta mantenu gastuetarako laguntzak.

5.1. Laguntzak emateko baldintzak honako hauek izango dira:

5.1.1. Lekualdatzea Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpoko asistentzia zentro batera izango da eta, gutxienez, 120 km-ko distantzia geografikoa edukiko du, joatea eta itzulera kontatuz.

5.1.2. Pazientea 18 urtetik beherakoa bada, edo ezindu legala, kasu guztietan estimatuko dira eskabideak. Gainera, pazientearen egoera klinikoagatik, Ikuskatzailetza Medikoaren arabera, dispentsatu behar zaion tratamendua dela eta, ezinbesteko gertatzen bada laguntzaile baten presentzia, kasu horietan ere estimatu ahal izango dira eskabideak.

5.1.3. Pazientearekin batera laguntzailea lekualdatzeko, aurretiaz baimena lortu behar da bere egoitza lekuari dagokion Lurralde Sanitateko Zuzendaritzan.

5.1.4. Betiere, pazienteak derrigorrezko izango du gaua kanpoan egitea.

5.2. Laguntzaren zenbatekoa hau izango da:

5.2.1Pazientea ingresatzen badute: gehieneko globala 42 euro/egun, gehienez 30 euro izango direlarik ostaturako eta 12 matenurako.

5.2.2. Pazientea ingresatzen ez badute: gehienez 12 euro/egun, mantenurako.

Seigarrena: Mantenu eta ostatu gastuetarako laguntzen gehieneko zenbatekoan

Ostatu eta mantenu gastuetarako laguntzen gehienezko zenbatekoa, baimenaren objektu den asistentzia sanitarioko prozesuaren erlazioan, pazienteari eta beronen laguntzaileari guztira dagokiena, ezingo da izan ezein kasutan 630 euro baino gehiago etxetik kanpo gaua egin behar den hamabostaldi bakoitzeko.

Asistentzia sanitarioa denboraldi labur baina errepikakorretan ematen denean, hauek metatuz joango dira gaua etxetik kanpo igaro behar izandako hamabostaldiak zenbatu ahal izateko.

Zazpigarrena: Garraiobide ez sanitarioetan eginiko pazientearen eta, dagokion kasuan laguntzailearen, lekualdatze gastuetarako laguntzak.

7.1. Laguntzak emateko baldintzak honako hauek izango dira:

7.1.1. Lekualdatzea Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpoko asistentzia zentro batera izango da eta, gutxienez, 120 km-ko distantzia geografikoa edukiko du, joatea eta itzulera kontatuz.

7.1.2. Pazienteak 4.1.1., 4.1.2. eta 4.1.3. ataletan zehazten diren baldintzak bete behar ditu.

7.1.3. Laguntzaileak 5.1.1., 5.1.2.eta 5.1.3. ataletan zehazten diren baldintzak bete behar ditu.

7.2. Laguntzaren zenbatekoa hau izango da:

Pazienteak/laguntzaileak erabili duen garraio publiko arruntaren tarifa baliokidea (trena –2. klasea edo litera– edo lineako autobusa). Lekualdatzea hegazkinez egin beharra gertatzen den aparteko kasuetan, hegaldi erregular batean klase turistari dagokion tarifa. Pazienteak/laguntzaileak bere ibilgailu propioa erabiltzen badu, garraio publiko arruntaren tarifaren arabera ordainduko zaio.

Zortzigarrena: Denboraldi baterako Estatuko beste Komunitate Autonomo batzuetara joaten diren eta bitarte horretan beren behin behineko egoitzatik Komunitate horretako osasun zentrora lekualdatzeko garraio ez sanitarioa behar izaten jarraitzen dutenak (Adib.: dialisiaren menpe dauden pazienteak).

8.1. Baldin Komunitate horretako agintari sanitarioek pazientea barne hartzen ez badute garraio sanitario kolektiboko beren programan (Adib., behin behineko egoitza hori oso aparte geratzen delako garraio sanitario kolektiboak egiten duen zirkuitutik) eta, ondorioz, osasun zentrora joateko bere ibilgailu propioa edo taxia hartu beharra badauka, bere komunitatera itzulitakoan, gastu horiei dagokien ordainketa askatzen duenean, erantzuna baiezkoa izan daiteke.

8.2. Tarifa hauek aplikatuko dira:

8.2.1. Lekualdatzea bere ibilgailu propioan egiten badu zein taxian egiten badu, 0,20 euro km-ko.

8.2.2. Inolaz ere, hileko gehieneko zenbatekoak ezingo du gainditu 630 euroko kopurua.

Bederatzigarrena: Iraunaldia eta indargabetzea

9.1. Dokumentu honen objektu diren jarraibideak aplikatu ahal izango zaizkie eskabide prozedura berri guztiei: zentro pribatuetarako aurretiazko baimen eskabideei, zentro publikoetarako asistentzia aginduei eta jarraibide hauen dataren ondoren aurkezten diren gastuen ordainketei (gastuen ordainketaren kasuan berdin dio gastuak aipatu data baino lehen egin badira ere) eta, azaroaren 6ko 268/2001 Dekretuarekin bat etorriz, zeinaren arabera ezartzen baita Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala, eta Osasun Sailburuordearen 2002ko uztailaren 16ko Ebazpenari jarraiki zeinean zehazten baitira Euskadiko Sistema sanitariotik kanpoko asistentziara sarbidea edukitzeko irizpideak eta aktuazio protokoloak gauzatzeko araubidea.

9.2. Indargabetuak edo deuseztatuak geratzen dira maila berdin edo baxuagoko xedapen eta aktuazio guztiak, baldin honako araubide orokor honetan aurreikusten diren jarraibideekiko kontrajarriak badira.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 3a

Jon Iñaki Betolaza San Miguel

OSASUN FINANTZIAZIO ETA KONTRATAZIOKO ZUZENDARIA



AYUNTAMIENTO DONOSTIA SAN SEBASTIAN DECLARACION INSTITUCIONAL DEL GRUPO POPULAR
AYUNTAMIENTO DONOSTIA SAN SEBASTIAN MOCIÓN RELATIVA A LAS NOTIFICACIONES
AYUNTAMIENTO DONOSTIA SAN SEBASTIÁN AL SR PRESIDENTE DEL PLENO


Tags: 01010 vitoria-gasteiz, sebastian, vitoriagasteiz, 01010, donostia