ELKARTEEI IFZ ESKATZERAKOAN ESKATZEN ZAIEN DOKUMENTAZIOA
036 ereduaren inprimakia (errolda-adierazpena)
1 orria bete behar da, elkartearen datuekin eta 1, 2 eta 7 laukitxoak eta erroldako altaren data markatu behar dira.
2 orria bete behar da, inprimakiaren sinatzailearen datu pertsonalekin. (Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea izan behar du).
5 bete behar da, BAI ezarriz 150, 152 eta 154 laukitxoetan.
Behin-behineko IFZrako behar den dokumentazioa.
Elkartearen eraketa aktaren, zuzendaritza batzordearen eta estatutuen fotokopia. Halaber, Eusko Jaurlaritzako edo, esparruak Euskal Autonomia Erkidegoarena gainditzen badu, bidezko eskumendun organoko Elkarteen Erregistroko sarrerako eginbidearen jatorrizkoa eta kopia.
Errolda-adierazpena sinatu duen pertsonaren IFZren fotokopia; pertsona hori elkarteko zuzendaritza batzordeko kidea izango da.
Behin-behinekoa eskuratu ondoren, behin betiko IFZren txartelerako behar den dokumentazioa.
Behin-behineko IFZren jatorrizkoa, trukatzeko.
Eusko Jaurlaritzako edo, esparrua estatukoa bada, bidezko eskumendun organoko Elkarteen Erregistroko inskripzioari buruzko ebazpenaren jatorrizkoa eta fotokopia.
Behin betiko IFZ eskuratzea aldez aurretik behin-behinekoa eskatu gabe.
Elkartearen eraketa aktaren, zuzendaritza batzordearen eta estatutuen jatorrizkoa eta fotokopia, Eusko Jaurlaritzak edo, elkartearen esparrua estatukoa bada, bidezko eskumendun organoak ikusonetsita.
Errolda-adierazpena sinatu duen pertsonaren IFZren fotokopia; pertsona hori elkarteko zuzendaritza batzordeko kidea izango da.
Eusko Jaurlaritzako edo, esparrua estatukoa bada, bidezko eskumendun organoko Elkarteen Erregistroko inskripzioari buruzko ebazpenaren jatorrizkoa eta fotokopia.
Tags: dokumentazioa 1., elkarteei, eskatzerakoan, dokumentazioa, eskatzen, zaien, ereduaren