AZOKAREN BALORAZIOA A ZOKA AZAROAREN 4 ETA 5EAN OSPATU

AZOKAREN BALORAZIOA A ZOKA AZAROAREN 4 ETA 5EAN OSPATU






AZOKAREN BALORAZIOA

AAZOKAREN BALORAZIOA A ZOKA AZAROAREN 4 ETA 5EAN OSPATU zoka azaroaren 4 eta 5ean ospatu zen karpen barruan.

AAZOKAREN BALORAZIOA A ZOKA AZAROAREN 4 ETA 5EAN OSPATU zaroaren 4an (larunbata) karpa nagusiaren egitura eskeman ikus daitekeena izan zen eta edukiontziak bertan ikus daitezkeen moduan jarri ziren. 1100 l-ko 4 edukiontzi marroi egon ziren irekita berezkoa duten organikoaren kartelarekin, non jartzen duen okelarik eta arrainik ez botatzeko. Baina egun horretan bilduko zen organikoa Zamudioko konpostagailura eraman nahi zen okela ere bota ahal izateko, horregatik gainetik kartel bat jarri zitzaien edukiontzi marroiei okela eta arraina botatzea debekatuta dagoela jartzen duen lekuan esanez bota zitekeela. Baina gaur egun Bizkaian 5. Edukiontzian animalia jatorriko ezer ezin daitekeenez bota, berau praktikatzen dutenek zalantzak izan ditzazkete.

Edukiontzi marroiez gain errefusaren 1100l-ko 2 edukiontzi berde egon ziren zabalik ere. Eta azkenik 1100l-ko edukiontzi gris bat egon zen eta ontzien kartela jarri zitzaion bazkariko latak eta botilak bertan botatzeko.

Aurrez aipatutako edukiontziak karpa handian egon ziren baina karpa handiaren eta txosnaren karparen artean zegoen tartean beirarentzako iglu bat eta ontzientzako Garbikerren edukiontzi bat jarri ziren.

Larunbatean bazkaltzeko euskal artxoa eta hanburgesa egon ziren jateko tomatearekin eta gaztarekin eta horiek zerbitzatzeko plater konpostagarriak erabili ziren. Janaria prestatzen zebiltzanei poltsa konpostagarriak banatu zitzaizkien hondar konpostagarriak bertan botatzeko eta ondoren edukiontzi marroira botatzeko.

BAZOKAREN BALORAZIOA A ZOKA AZAROAREN 4 ETA 5EAN OSPATU estalde edariari dagokionez Urban Beer postukoeri edalontzi eta poltsa konpostagarriak banatu zitzaizkien izan ere bazkariko tikeekin postu horretako garagardoa eros zenezakeelako.

Urari dagokionez pitxerrak egon ziren txorrotako uda edan ahal izateko. Hurrengo baterako grifoa mahaietatik hurbilago jarri behar da eta seinalizatuta egon behar da. Bestalde, ur botila txikiak erosi ziren ere eta hurrengo baterako azoka antolatzerako momentuan txorrotako ura edatea bultzatu nahi bada ez dira botilak erosi behar. Azkenik freskagarrieri dagokienez latetan erosi ziren erosotasunagatik eta indibidualak izateko.



Txosnan sortzen zen olioari dagokionez txosnakoek gordetzen dute bidoietan eta gero etxera joaten zaie bila baimendutako enpresa bat.

































AAZOKAREN BALORAZIOA A ZOKA AZAROAREN 4 ETA 5EAN OSPATU AZOKAREN BALORAZIOA A ZOKA AZAROAREN 4 ETA 5EAN OSPATU zaroaren 5ean (igandea) karpa nagusiaren egitura eta edukiontzien kokapena irudian ikus daitekeena izan zen.

Edukiontziak barazki postuen atzeko partean egon ziren jarrita pasabideen aurrean. Multzoka egon ziren eta irla bakoitzean 1100l-ko bolumeneko errefusaren, paperaren eta kartoiaren eta organikoaren edukiontziak jarri ziren.

Bestalde larunbatean moduan karpa handiaren eta Txosnaren karparen arteko tartean beirarentzako iglu bat eta ontzientzako Garbikerren edukiontzi bat egon ziren.

Igandean postu guztietan elikagaiak eta txakolina eta sagardoa saltzen zirenez ia postu guztiei eman zitzaizkien poltsa konpostagarriak bertara botatzeko hondar konpostagarriak gero edukiontzi marroira botatzeko. Postu batzuetan ez zen banatu izan ere elikagaiak enbotatuta zituzten eta beraz ez zuten hondakin konppostagarririk sortzen.

Azkenik sagardoa eta txakolina saltzen zuten postuetakoeri 500ml-ko edalontzi konpostagarriak banatu zitzaizkien zerbitzatzen zutena bertan emateko eta ondoren poltsa konpostagarrira botatzeko. Saltzaile batzuk kexatu ziren edalontziak handiegiak zirela. Proposamen moduan datorren urtean azokan parte hartzeko baldintza bat izan beharko litzateke edalontziak eta erabiltzen den baxera guztia konpostagarria izatea.

Azpimarratzekoa da Zizagorri elkartekoek baxera konpostagarria erabili zituztela banatu zituzten pintxoak zerbitzatzeko, izan ere Arimen Gaban eurak erre zituzten gaztainak eta egun horretan baxera konpostagarrien gaia azaldu zitzaienez azokarako eskatu zituzten.

Txosnan sortzen zen olioari dagokionez txosnakoek gordetzen dute bidoietan eta gero etxera joaten zaie bila baimendutako enpresa bat.

Hemendik aurrerako ekintza eta jaietarako eguna baino nahiko arinago hitz egin behar da antolatzaile eta parte hartzaileekin ekojaialdien asmoen berri emateko eta jaialdia ahalik eta sostengarriena izateko.







Tags: azaroaren 4, ospatu, azokaren, balorazioa, azaroaren