ZIZUR NAGUSIKO FESTEN DATEN GAINEKO HERRI GALDEKETARI BURUZKO INFORMAZIOA
- Eginen den galdera: Ados zaude Zizur Nagusiko festak irailaren lehen asteazkenetik igandera bitartean egitearekin?
- Botaziorako egunak:
Osteguna, martxoak 23, 16:00etatik 21:00etara.
Ostirala, martxoak 24, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
Larunbata, martxoak 25, 9:00etatik 14:00etara.
- Botoa emateko tokia: Zizur Nagusiko udaletxea (ezkaratza).
- Boto eskubidea: Zizur Nagusian erroldaturiko herritar ororena, galdeketa unean 16 urtetik gorakoa izanez gero. Errolda itxiko da 2017ko martxoaren 1ean.
- Partaidetza: Udalbatzak emaitza onartu eta daten aldaketa osoko bilkuran onets dezan, boto eskubidea duten (16 urtetik gorako) lagunen %15ek gutxienez hartu beharko du parte. Ehuneko horretara iritsi ezean, festen datetarako orain arteko irizpide berberari jarraituko zaio.
- Emaitza: Boto zenbaketa martxoaren 25 larunbateko botazioa bukatutakoan hasiko da, 14:00etatik aurrera. Jendaurrekoa izanen da eta bukatutakoan jakinaraziko da emaitza.
- Botoa gauzatzeko dokumentazioa: botatzeko momentuan, boto-emaileak bere burua identifikatu beharko du nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena agertuz.
ZIZURKIL GOIKO ANDRA MARI JAIAK ABUZTUAK 13 ASTEAZKENA GOIZEAN
Tags: buruzko informazioa, nagusiko, gaineko, herri, zizur, galdeketari, festen, informazioa, daten, buruzko